Egungo eredua agortuta dago eta erabateko aldaketa eskatzen du.
Indarrean dagoen ekoizpen eta kontsumo eredua aldatu behar da, baina pertsonen bizimodua ere aldatu behar da.
Belaunaldien arteko kontratu sozial berri baten alde. Gazteek ezin diote aurre egin prekarietate eta duina ez den enplegua dakarren zor historiko itzelari.
Ez dira hitzak bakarrik. Nafarroako errealitatera egokitutako adierazleen zerrenda aurkezten dugu, NBEaren Garapen Iraunkorreko Helburuetan oinarritua.
Iraunkortasunaren 4 ardatzak ziurtatzea: iraunkortasun soziala, ingurumenekoa, energetikoa eta aurrekontukoa, balio eta sistema demokratikoen esparruan. Nafarroako autogobernua politika publikoen funtsezko oinarria izanik.
Adostasun politiko eta instituzional zabalena eta gizarte osoa hartzen duena. Eta, ezinbestean, belaunaldien arteko adostasuna behar du, etorkizuneko belaunaldien beharrak asetzeko bermea barne hartzen duena.
Desberdintasun guztien aurkako borroka eta munizipalismoaren aldeko uste sendoan oinarriturik. Tokikoa, gure herrigintza eta euskara erreferentziatzat hartuta eta globala indartuz eta lotuz, Europako beste eskualde batzuekin eta Europar Batasuneko erakundeekin lankidetza estuan arituz.
Kontsumoa murriztea, berrerabiltzea, birgaitzea, birziklatzea. Eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarrien sustapena, gure mendekotasuna eta CO2 isurketak murrizteko. Mugikortasun berdea, eraikuntza iraunkorra, 0 kilometroko politikak, hondakinen kudeaketa. Gizarte Ekonomia erreferente g
SOZIALBERDE hitza giza behar kontzeptuaren beraren inguruan adostasun berriak eraikitzea da, egungo erronka demografiko eta ekologikora egokituak. Adostasun publiko-pribatu berriak, herritarren eskubide eta betebehar, enplegu eta elkarrekin eraikitako bizikidetzari buruzko hausnarketak barne hartzen dituztenak. Landa eta hiri arteko lurralde adostasunak, belaunaldien artekoak, migrazio-arlokoak, identitateen artekoak, ideologia-arlokoak… nafar gizarte enpatikoago, integratuago, solidarioago eta benetan iraunkorrago batera hurbilduko gaituztenak.
Izan ere, SOZIALBERDE izatea “Europako New Green Deal” –aren eskutik joatea da, “Navarra Green” bezala. Oreka soziala garapen ekonomiko eta ingurumen iraunkortasunarekin uztartzen dituena.
Nafarroa subjektu politikoa dela aldarrikatzen dugu objektu
politiko gisa erabili nahi gaituen proposamen politiko ororen aurrean. Nafar herritarrei beren patu politikoaren subjektu izatea onartzen ez dietenean.
Aniztasun eta aberastasun kulturala defendatzen dugu elkarbizitzarako esparru gisa, Nafarroak berezko hizkuntzak “bere” sentitu eta hitz egiten dituelako aldi berean. Eta gure betebeharra euskara sustatzea da; izan ere, “Nafarroako berezko hizkuntza” izanik, modu eskandalagarrian gutxitzen du erabilera eta garapena mugatzeko politikoki sortutako lege batek, nafarren borondateak egunez egun gainditzen duena.
Autogobernuaren defentsa, aurrera egin eta herritarren gizarte-ekitatea eta kohesioa lortzeko lan esparru gisa.
27 bazkideko Europar Batasunak 31 ogasun ditu, eta Nafarroa horietako bat da. Testuinguru horretan, Nafarroak eredu aldaketaren aldeko apustua egin behar du,”garapen sozialaren aldeko garapen ekonomikoa”ren eredu izan behar du.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.