Alderdi Sozialberdeak bere Idazkari Nagusia eta Batzorde Betearazlea aukeratuko ditu, eta, gainera, oinarriak onartuko ditu, osasun-protokolo zorrotz bat betez.
Militantziak alderdiaren antolakuntza eta politika oinarriak onartuko ditu goiz osoan zehar. 13:15ak aldera, edonork ikusi ahal izango du kongresua YouTubeko kanaletik (Geroa Socialverdes). Ekitaldira komunikabideak bakarrik sartu ahal izango dira aurrez aurre, beti ere 13:15etatik aurera; gainerako interesdun guztiak online soilik sartu ahal izango dira, salbuespenik gabe.
Hurrengo lau urteetan Geroa Socialverdes-Sozialberdeak alderdiko idazkari nagusia izango dena eta Batzorde Betearazlean harekin batera joango diren 10 pertsonen izenak eta bozketen emaitzak jakinaraziko dira.
OSASUN NEURRIAK
Kongresuak osasun-neurri guzti-guztiak izango ditu, bertaratutakoak babesteko helburuz.
Kongresuko antolatzaileek osasun-segurtasuneko plan zehatz bat diseinatu dute: biltzarrean erabili beharko den maskara berri bat entregatuko da, espazioaren sarrera eta irteera bakoitzean hidrogela egongo da, eserlekuak zenbakitu eta bertaratutako pertsonei esleituko zaizkie, mugikortasun zirkuituak diseinatu dira, espazio guztia pertsonen arteko distantzia mantendu ahal izateko diseinatuta dago eta, gainera, aretoaren edukiera %30era murriztu da. Boluntarioak egongo dira neurri guztiak betetzeko eta bertaratzen diren pertsonen osasun segurtasuna bermatzeko.
MILITANTZIA POLITIKOA
Militantziari dagokionez, Geroa Bai koalizioko independenteek orain arte lortu duten lurralde presentzia zabaltzen duen alderdia da Geroa Socialverdes-Sozialberdeak. Larunbatean, hasiera berri honetan parte hartzea aukeratu duten Nafarroako politikako aurpegi ezagunak ikusteko aukera izango dugu.
Geroa Sozialberdeen bidea datorren larunbatean hasiko da ofizialki Baluarten, mezu argi batekin: Reforcemos Navarra – Nafarroa Indartu.