Geroa

Kategoriak
BERRIAK

Uxue Barkos Geroa Socialverdes-Sozialberdeak-eko idazkari nagusi izendatua izan da.

Uxue Barkos Berruezo, Nafarroako presidente ohia eta Geroa Bai Taldeko egungo parlamentuko bozeramailea, alderdiko idazkari nagusia izango da datozen lau urteetan.

Hala erabaki du Nafarroako alderdi berriaren militantziak gaur goizean Baluarte Biltzar Jauregian egindako kongresu konstituziogilean. Nahiz eta COVID19ren pandemiagatik indarrean dauden murrizketak egon dena normaltasun osoz egin da, hori bai, osasun arloko segurtasun neurri zorrotzekin.

Kongresuan, alderdiaren antolaketa eta politika oinarriak ere onartu dira, agintaldi honetan Uxue Barkosekin berarekin izango dituen hamalau kideak ere hautatu dira, hau da, alderdiaren Batzorde Betearazlea.

Batzorde Betearazlea

  1. Uxue Barkos Berruezo
  2. Koldo Martinez Urionabarrenetxea
  3. Ana Ollo Hualde
  4. Jose Mari Aierdi Fernandez de Barrena
  5. Gorka Azpiroz Razkin
  6. Jon Gondán Cabrera
  7. Pablo Azkona Molinet
  8. Jabi Arakama Urtiaga
  9. Itziar Gómez López
  10. Isabel Aranburu Bergua
  11. Ana Ansa Ascunce
  12. Guillermo Ezquieta Sorozabal
  13. Fernando Dominguez Cunchillos
  14. Esther Cremaes Mayorga