Geroa

Kategoriak
BERRIAK

Geroa Sozialberdeak-ek Foro Munizipalista sortu du

Udal kargudunen topagunea izango da, arlo horretako politikak koordinatzeko. Lehenengo ekintza gisa, jardunaldi bat egingo da Nafarroako udal esparruan toki talde independenteek duten eginkizunari buruz hausnartzeko.

Geroa Socialverdes- Geroa Sozialberdeak-ek lantalde bat osatu du udal karguekin, asteburu honetan Zizur Nagusian; Foro Munizipalista Nafarroako hainbat udalerritako gainerako ordezkariei irekiko zaie orain. Foroa alderdiko Ekintza Munizipalistaren Idazkaritzak bultzatzen du, Maite Espinosa horren buru delarik. Bere esanetan, “zinegotzien eta alkateen topagunea izango da, udal-bizitzarekin
zerikusia duten beharrak, esperientziak, politikak eta irtenbideak bateratu ahal izateko”.

Gainera, adierazi duenez, “udalgintza Geroa Socialverdes-Geroa Sozialberdeak alderdiaren politiken ekintza-ildo garrantzitsua da”, horregatik, “udalen eguneroko gaiei helduko dien organo espezifiko bat izatea funtsezkoa da”. Izan ere, Espinosak dioenez, “herri bakoitzaren berezko ezberdintasunekin, udal-politikak erronka komunak ditu, eta Foro honek politikak eta ekintzak koordinatzeko balioko digu, udal guztietan kezkatzen gaituzten gaiei eraginkortasun handiagoz aurre egiteko”.


I TOPAKETA MUNIZIPALISTA

Ekintza munizipalistarekin jarraituz, eta iragarritako “Topaketa Sozialberdeak”-en baitan, alderdia lanean ari da dagoeneko udal esparruaren balioa nabarmentzeko jardunaldi bat egiteko. Jardunaldi horretan Foro Munizipalista osatzen duten pertsonek parte hartuko dute eta, gainera, udalerri askotan dauden Nafarroako udal esparruko beste hautagaitza eta talde independente batzuei ere gonbidapena luzatuko zaie.


Datorren udaberrian egingo den jardunaldian, hausnarketa bat egingo da talde mota horiek Nafarroako politikan duten eginkizunari buruz eta herrien kudeaketan eta politikan gero eta pertsona gehiagok parte hartzea lortzeak duen garrantziari buruz. Era berean, talde independente horien ekintza balioesteko balioko du, hori baita Nafarroan udalerriek duten parte-hartze politiko hedatuena.

¡No te pierdas nuestro Newsletter!