Geroa

Kategoriak
BERRIAK Ohiko Batzarra

Geroa Sozialberdeak alderdiak lehen ohiko batzarra egingo du larunbat honetan

Jardunaldian alderdiaren ildo politikoak aztertuko dira, baita Nafarroako gaurkotasuneko gai nagusiak ere

Geroa Sozialberdeak larunbat honetan, otsailaren 5ean, egingo du lehen ohiko batzarra. Organo honen lehen bilera da, 2020ko abenduan egindako lehenengo Batzar Eratzailearen ondoren. Bilkura 10: 00etan hasiko da Iruñea Park Hotelean.

Jardunaldian zehar, parte-hartzaileek alderdiaren ildo politikoak aztertu eta eztabaidatuko dituzte, baita Nafarroako interes eta gaurkotasun gai nagusiak ere. Era berean, Eskubide eta Bermeen Batzordeko kideak onartuko dira, baita Batzarrak izendatuko dituen Nafarroako Konferentziako kide izango diren 11 pertsonak ere.

Geroa Socialberdeak alderdiak jardunaldi hau afiliatuekin elkartzeko gune izatea nahi du, bai eta erakundeetako eta alderdiko zuzendaritzako kargu nagusiekin eztabaidarako eta lanerako gunea partekatzea ere. Jardunaldia amaitzeko, Jose Mari Aierdi, Nafarroako Gobernuko presidenteordeak eta Uxue Barkos alderdiko idazkari nagusiak hartuko dute parte.