Azken asteotan, Senatuan eta Nafarroako Parlamentuan eskatu dugu Gobernu zentralak aintzat har dezala Nafarroako Gobernuak Geroa Baiko Industria kontseilari Mikel Irujoren bidez eskatutako potentzia elektrikoaren eskaria.
Gai hori funtsezkoa da gure erkidegoaren etorkizunerako; izan ere, Pedro Sanchezen Gobernuak Nafarroari gaitasun elektriko nahikoa bermatzen ez badio, gure industriaren etorkizuna eta inbertsio berrien etorrera kolokan jarriko ditu.
Ildo horretan, joan den urriaren 2an, Mikel Asiain Geroa Baiko parlamentariaren ekimenez, Foru Parlamentuak mozio bat onartu zuen Espainiako Gobernuari eskatzeko “Nafarroako Gobernuak eskatutako potentzia elektrikoaren eskaerari erantzuteko, plangintza elektrikoaren zirriborroan egin beharreko aldaketak eginez”.
Era berean, Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak ere ekimen bat aurkeztu du Senatuan, eta laster eztabaidatuko da. Eskaera horri erantzuteko eskatu dio Gobernuari, alegazio fasean baitago; izan ere, Foru Gobernuak egindako proposamena “sendoa da, eta hazkunde industrial jakin batean oinarritzen da”.