



Uda ostean, gaurkotasunezko gaiak jorratzen jarrituko dira foru lurraldeko toki ezberdinetan zehar.
Batzarren arteko alderdiaren organo gorena den Nafarroako Konferentziaren esparruan, Nafarroako egungo egoera politikoaren errepasoa egin zen, eta, aldi berean, “Topaketa Sozialberdeak” agenda aurreratu zen, datorren udazkenera begira.
Datozen hitzorduen artean, Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Sailaren arloei buruzko topaketa bat egingo zela aurreratu zen. Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteordeak parte hartuko du topaketa horretan, eta Pirinioetan izango da.
Gainera, datorren azaroan Emakume Sozialberdeen III. Topaketa egingo da.
Azken hilabeteetan, alderdiak beste hiru topaketa egin ditu: lehena, Ongizate Estatuari buruzkoa, Iruñean; Buñuelen, landa-ingurune bizi baten beharren inguruan; eta Azkoienen ospatutakoa, munizipalismoa jorratzen konprometitutako pertsonen arteko mahaingurua, alegia.