Nafarroako Parlamentuak, Geroa Baik, PSNk, EH Bilduk eta Contigo-Zurekin taldeak proposatuta, Ikerketa Batzorde bat sortzea onartu zuen joan den ostegunean, Nafarroako Gobernuak 2011ko ekainetik gaur egun arte egindako edo hark finantzatutako obra publikoen lizitazioei eta esleipenei buruz.
Ildo horretan, Pablo Azcona gure alderdiaren idazkari nagusiak eta Geroa Bairen Nafarroako Parlamentuko bozeramaileak Osoko Bilkuran adierazi zuenez, “Guardia Zibilaren txostenak ez du Nafarroako Gobernuaren esleipenetan legezkontrakotasunik aipatzen”. Hala ere, “ezagutu dugun informazioak zuzenean erreakzionatzeko eskatzen digu, gardentasunaren aldeko apustu osoak soilik itzuli ahal izango duelako herritarrek euren erakundeetan duten konfiantza osoa”.
Halaber, “Nafarroan ustelkeri sare bat dagoela egiaztatzen bada”, Geroa Baik “egoera horrek eragindako erantzukizun politikoak” hartzea eskatuko duela esan zuen.
Kategoriak
AZCONA “Gardentasunaren aldeko erabateko apustuak bakarrik itzuli ahal izango du herritarrek erakundeengan duten konfiantza osoa”